Psikopedagogoak, pertsonen hezkuntza eta adimenaren garapen egokia du helburutzat. Bere eremu profesionalak 3 alderdi hartzen ditu kontuan. Lehenbizi, pertsonen garatzeko moduari egiten dio erreferentzia (garapen kognitiboa, emozionala, afektiboa, etab). Bigarren, ikaste zailtasunak hartzen ditu kontuan eta hirugarren, prozesu honetan esku-hartzen du, pertsonak ondo ikasi eta garapen egoki bat izan dezaten.

Zer da Psikopedagogia?

    Psikopedagogiak, pertsona eta bere hezkuntza testuingurua aztertzea ditu, prozesu honetan eragiten duten faktoreei erreparatuz. Halaber, pertsonaren garapen egokia du helburutzat, beraz, honek duen beharrei erreparatzen dio, esku-hartze egoki bat ahalbidetuz.

Zertan lagundu dezake Psikopedagogoak?

     Behar edo nahastearen aurrean era ezberdin batean jokatzen du, pertsonaren familia eta eskola testuingurua, egoera sozio-ekonomiko eta kulturalaren arabera.

Zertan esku-hartzen du Psikopedagogoak?

  • Nahasteak: Dislexia, Disgrafia, etab.
  • Ikasketa arazoak: motibazioa, ikasketa teknikak, organizazioa, errefortzua, etab.
  • Klase partikularrak (Haur hezkuntzatik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino)
  • Hezkuntza behar bereziak: TDHA, Arreta gabezia...
  • Hezkuntza emozionala
  • Orientazio bokazinala 
  • Gaitasun sozialak
  • Jokaera eraldaketa 
  • Gurasoei laguntza eta aholkularitza